Eskultorea da Asier Laspiur. Hitzez eta musikaz osatutako eskultura eraiki du airean udaldi hontako azkeneko Bihotzeko fonotekan. Hasi, munduratu zen egunerako amak aukeratutako doinutik, segi munduan barrena, eta gaur egunera arte....
Pasioz bizi du politika Larraitz Ugarte, eta pasioz aurkeztu dizkigu bere bihotzeko hamar kantuak. Hain bihotzeko, hain pasiozko, lehendabiziko akordea entzun orduko hunkitu egiten dute bere kuttunenek. Malkotarako bidea eginez. Emozioz....
Antzerkia da bere mundua. Eta musikak antzerkiak adina toki betetzen du bere bizitzan. Erakutsi dizkigu une garrantzitsutako doinuak. Eta bere mundukoak. Baita beste mundu bazutakoak ere. Behin arrastoa utzitakoan bere mundu bihurtu direlako....
Burmuinak memoria ezabatzeko duen gaitasuna ikertzen egiten du lan. Berea jarri dugu lanean, bihotzean arrastoa utzi dioten hamar doinuak zeintzu diren jakiteko. Garaiz garai, oroitzapenez oroitzapen, memoria musikala hemen entzungai....
Hamar kantu aukeratzea ariketa zaila dela aitortuz Iñigo Mujika prestatzaile fisikoa. Zaila, ez hamarren aukera, baizik eta hamar aukeratu beharrak kanpoan zenbat doinu kuttun uztera behartzen duen ikustea. Hala, baztertuak gogoan, hemen aukeratuak....
Leave a reply